Idazleak - Pello Otxoteko Vaquero - Laginak - Maitaleek ez dute hitzik

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pello Otxoteko Vaquero > Laginak

Poesia

Maitaleek ez dute hitzik |

MAITALEEK  EZ  DUTE  HITZIK

 

Maitaleek ez dute hitzik

ez dute hitzik mahaiaren

alde  batetik bestera zeharkatzeko.

Haien begiradek ez dute

distiren beharrik, ez;

ez dute esanahiaren azalpenik behar,

ez dute oihuaren berotasunik behar

ez sakrifizioaren hoztasunik ere,

ez dute deusen eskakizunik behar.

 

Maitaleek ez dute hitzik

ez dute hitzik arnasaren

joan-etorria musikatzeko.

Haien musuek ez dute

ezpain bustien beharrik, ez;

ez dute helburuak plazaratzerik nahi,

ez dute arrakastaren aldarrikapenik nahi

ez porrotaren lotsan etsi ere,

ez dute ezertaz damutzerik.

 

Maitaleen artean hitz guztiak

azalean erretzen dira!

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta