Idazleak - Pello Joxe Aranburu Ugartemendia - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pello Joxe Aranburu Ugartemendia

Alkiza, 1936.

Apaiz-ikasketak Donostian 1961ean amaitu zituen. Orduz gero, Goierri eskualdean bizi da, GEE eta MAIZPIDE euskaltegien sortzaile, fundatzaile, irakasle eta zuzendarietako bat izanik.

Alde batetik, azken hamarkada hauetan euskara eta euskal literaturaren gaineko lankidetzan trebatu zen eta Gerriko Ikerlan-Sariketan bost sari lortu ditu.

Bestalde, aldizkarietan (Fontes Linguae Vasconum, Uztaro, Beshss, Zutabe etabarretan) zenbait kolaborazio izateaz gainera; honako argitalpenak plazaratu ditu, besteak beste: Juan Bautista Agirre Elola, 1742-1823, Gizon eta Apaiz Eredugarria, Alkizako kristutasunaren bilakaera.

Honetaz gainera, lan historiko etnografikoak argitaratu ditu: Urruzola Garaikoa Baserria Alkiza, Ataungo ogibide historikoen edo artzaintza, nekazaritza, basogintza, burdingintza, errota, eraikuntza eta zerbitzuen kulturazko eragin nagusia bertako ETNOSAren historian, XIV-XIX mendeetan. (ikus. bibliografia atalean zerrenda osoa).«



BIBLIOGRAFIA

1982 Euskal aditza alfabetatzeko | (beste egileekin) Gerriko
1992 Juan Inazio Iztueta Etxeberria (1767-1845) | (beste egileekin) Gerriko
1993 Klaudio Otaegi (1836-1890) | (beste egileekin) Gerriko
1994 Jose Ignazio Gerriko Enatarriaga (1740-1824) eta bere "Cristau Doctriña guztiaren esplicacioaren sayaquera (1858) | (beste egileekin) Gerriko
1998 Jose Felix Amundarain Muxika (Zegama, 1755- Mutiloa, 1825), Goierriko euskal idazle ezezaguna | (beste egileekin) Gerriko

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta