Idazleak - Pello Añorga Lopez - Laginak - E

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pello Añorga Lopez > Laginak

Poesia

E |

E!,

jende eta jende eta jende, e,

zenbat eta zenbat jende, e,

hainbat eta hainbat jende, e,

eta nik , e,

norekin hitz egingo det,

e?

AITAGURE
KREMA PURE



Galderak

Tik!

galdetu dik,

tik!

galdetu dik,

eta tik!

galdetu dik. . .

Eta, azkenean,

erantzuna eman zioat nik:

buruan

arkakusoak

saltoka

al

dituk

hik?


HI TXIKITO
HIPER ELEKTRO MOSKITO!



Mundua

Lurrun

lurrun

mundua dago bertan

mundua dago urrun


JIRAFA TAKOI
MINISTRO AKORDEOI



U.P.T.E.


DIPUTATU TXUPETE



Hutsean

Botil bat txikia

itsas gainean

xirula da hasi

jotzen hutsean

zutikan etzanda

bakardadean

arnasa hartuta

ustekabean,

kristalaren barnean,

nabigatzean


TRIKITIA
PANDERO TITIA



Mundu Aldrebesa

Ai, Aita San Benito,
San Pedro, San Andres,
Jaun Behekoa etzanda
hasi da negarrez

-Ai, Aita San Benito,
San Pedro, San Andres,
zergatik Jaun Behekoa
hasi da negarrez?

-Ai, Aita San Benito,
San Pedro, San Andres,
Jaun Goikoa baitu ikusi
buruz behera aldrebes!

Larrua

Larrua jantzi

eta larrua jantzi

eta larrua jantzita

larrua ahantzi


SOKA TARZAN
TXIMINOA DANTZAN



Zeren zen zen zen


Zeren Zen Zen Zen

oso zezen arraroa omen zen,

zeren, Zeren Zen Zen Zen

adarrik gabea nola zen,

bada, Zeren Zen Zen Zen

oso arraroa omen zen.

Ai, Zeren Zen Zen Zen,

bai, oso zezen arraroa omen zen!


SUPER BIDEO
SUPERMAN FIDEO



O.V.N.I.
NON NAGO NI?



PORRUA SALDAN
PIPERRA PARRANDAN



Pentsamenduak

Bunbullun bunbullun

burrukan

bunbullun bunbullun

pentsamenduan

bunbullun bunbullun:

pentsamenduak


(Zupankapaloak. (Autoedizioa. Donostian, 1999)


Harkaitz gorrian
liliak
amildegirantz
irekiak

(Zaldiko maldikoan. Aizkorri, 2003)


Hondartzan ari naiz
biltzen harriak
egurrak
eta hezurrak,
kanposantuan
begira...
begira zein harri gorriak
oskol zuriak
eta hezur borobilak,
begira, begira,
denak daude hilak
eta denak daude biziak,
denak dira zaharrak
eta denak dira berriak,
begira, begira, begira...
hondartzan ari naiz
biltzen altxorra:
harriak
hostoak
eta oskolak,
lumak
egurrak
eta hezurrak,
itsasoaren kanposantuan

(Txori kantariak poeta hegalariak. Elkar, 2003)


Egunero
hondartzan
zutitu
eta egiten dut
neure murrua,
neure gotorlekua
eta gaztelua,
jaun errege bat bezala,
Jaun errege ahalguztiduna.
Gero, baina,
hondartzan
makurtu
eta desegiten dut
neure murrua,
neure gotorlekua
eta gaztelua,
izan nahi dutelako itsasoa,
Andere itsaso ahalguztiduna.

(Txori kantariak poeta hegalariak. Elkar, 2003)


Kanta

Bakarrik bazaude
kanta ezazu
kanta ezazu, bai,
kantuan bazaude
denekin baitzaude
denekin kantuan
bai, bai.

Tristerik bazaude
kanta ezazu
kanta ezazu, bai,
kantuan bazaude
denekin baitzaude
denekin kantuan
bai, bai.

Kontentu bazaude
kanta ezazu
kanta ezazu, bai,
kantuan bazaude
denekin baitzaude
denekin kantuan
bai, bai.


Unibertsoa

Unibertsoan dago lurra
eta lurrean itsasoa
eta itsasoan ni
eta zu
eta bertsoa
gure unibertsoa

Barruan-Kanpoan

Barruan iluna
kanpoan iluna.

Barruan argia
kanpoan argia.

(ZUNI Aizkorri, 2006)
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta