Idazleak - Pedro Alberdi Zinkunegi - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pedro Alberdi Zinkunegi

Eibar, 1957.

Euskara irakasle ogibidez, Bilbon bizi da aspalditik. Euskal Filologian lizentziatua. Egun Bilbo Zaharra Forumeko arduraduna da.

Haur-Gazte Literatura generoko Handitzen naizenean (Alberdania, 1995) eta Nire kalea (Erein 1998) argitaratu zituen literatur ibilbidearen hastapenetan; azken honek Lizardi saria eskuratu zuen. 2000. urtean Satorrak baino lurperago (Alberdania) saiakera eman zuen argitara. Joseba Jaka beka aurretik jasoa zuen entsegu honetan egileak 60. eta 70. hamarkadako kultur eta giro politikoaren kronika sentimentala idatzi nahi izan zuen.

Alberdiren azken liburuaren, Orhoit gutaz (Pamiela, 2003), gaineko iruzkina idatzi zuen L Luma Berrien Eleak aldizkarian Unai Ziarsolok.

BIBLIOGRAFIA

1995 Handitzen naizenean | Alberdania
1998 Nire kalea | Erein
2000 Satorrak baino lurperago | Alberdania
2002 Kafka Bilbon | Alberdania
2003 Orhoit gutaz | Pamiela

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2002 Kafka Bilbon | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2009-11-22 Autofikzio bat historiara | Berria

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta