Idazleak - Patxi Zubizarreta Dorronsoro - Hemeroteka - Txantxa. Quick

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Patxi Zubizarreta Dorronsoro > Hemeroteka

Radio Euskadi

2006-09-24 Txantxa. Quick | Radio Euskadi

Esaten omen du teoria edo sasi-teoria batek zortzi lotura baino ez direla behar munduan bizi diren pertsona bi lotzeko. Zortzi baino gutxiago egin izan dituzte zinema eta literatura munduan. Patxi Zubizarretak gutxiago behar dira. Istorioen uztarketa hasieratik igertzen da. Gustatzen zaizkit uztartze handiko liburuak, eta batez ere amaiera jakinik barik uzten zaituztenak, esan nahi dut, norberak asmatu behar duenean zer gertatuko den, zer gertatu den.

Txantxa Quicken horixe gertatzen da. Pertsonaia bakoitzak bere hizkuntza eta hizkera ditu. Paranoia hutsa begitandu zait ezelango puntuaziorik gabeko testua. Ozen irakurtzeko ahalegina egin dut, eta erdi paranoiko amaitu dut, Martak bezala. Urratuz edo zirri-marraz beteriko pertsonaia ere bada. Eskerrak zirriborroen azpikoak ondo irakurtzen direla, oso dira jakingarriak. Argazkiek eramaten zaituzte apurka apurka istorioan zehar. Amaieran daude kapitulu bakoitzari akabukoa emateko, laburpen bisual ederra. Kokapena argia du, Gasteiz. Baina berdin dio hori. Kontua da, inor gutxi dela zoriontsu eta ez dizut besterik aurreratuko.

Azken gauza bat… Dalí bizirik balego eta lehiotik begira bizkarra ematen digun emakumearen irudia berriz ere egin beharko balu… ziurrenen Txantxa Quicken azaletik asko izango luke.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta