Idazleak - Patxi Zubizarreta Dorronsoro - Hemeroteka - Kontaeraren plazera

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Patxi Zubizarreta Dorronsoro > Hemeroteka

El Correo

2005-10-12 Kontaeraren plazera | Javier Rojo

Patxi Zubizarreta gazte literaturan aritzen da gehienbat, eta askota emanaldi itxurako hitzaldi bereziak ere eskaini izan ditu. “Pospolo kaxa bat bezala” izeneko liburu honetan bigarren ibilbide hori ardaztzat hartu da egitura eraikitzeko. Bost zaitan banatua agertzen da, zati bakoitzean, horrelako emanaldi baten gidoia eta bi ipuin agertzen direlarik. Zati bakoitza gai nagusi baten inguruan ardaztuta dago: amodioa, bidaia, mestizaia, literatura. memoria.

Idazlearengan ohikoak diren planteamendu batzuk aurkitzen ditugu, eta kontaeraren plazera da, dudarik gabe, lehena. Ekialdeko litearturaren miresle sutsutzat aurkezten zaigu, “Mila gau eta bat gehiago” ipuin bilduman literaturaren izaeraren misterioa gordeta dagoelakoan edo. Izan ere, bere istorio asko ipuin bilduma horretan agertzen diren testuen berridazketak edota hoango motiboak hartuta sortutako testuak dira. Bestaldetik, bitalismo sexuala dei genezakeen joera barruan kokatu daitezke hainbat istorio eta honetan ziur aski ipuin bilduma arabiarrak ere zerikusiren bat izan dezake. Mendebalde deshumanizatuko gizartearen eta bizimoduaren aurkako jarrera aurkezten dute askotan istorioek, mendebaldean bizitzaren benetako balioa galdu omen da eta.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta