Patxi Lopez de Tejada Flores

Patxi Lopez de Tejada Flores


Donostia, 1970.


Zuzenbide, Filosofia eta Enpresa Kudeaketa ikasketak egin zituen CEU-n, Euskal Herriko Unibertsitatean eta UNED-en. Geroztik Gipuzkoako Praktika Juridikoko Eskolan diplomatu, eta Euskal Ikasketetako (EHU-Eusko Ikaskuntza) eta Idazle Eskolako (EIE-UNED) graduondokoak burutu zituen.

Abokatua da lanbidez, enpresa aholkularitzaren alorrean garatu duelarik bere iharduera profesional ia osoa.
 
Gizarte zientzien arloan zenbait lan juridiko eta politiko plazaratu ditu (Arau hierarkia eta egitura politikoa E.A.E.n: zenbait problematika, Cuestiones básicas de política, economía y derecho, Hirugarrengotza politikoak - Tercerías políticas, República), eta hainbat genero literario jorratu ditu halaber, euskaraz zein gazteleraz, hala nola narratiba (Eguzkia eta ilargia, Yedra negra, Hondarra), saiakera (Meteorologia, Calendario, Comer, Postales de San Sebastián - Regata de otoño, Hidra, Etenpuntuak, Kalkuluak babestu!, Placas y estrías, Casa, Arte, Viajar) eta gehien bat poesia (Materiaren egitura, Guía de helioterapia, Osminog, Basopole, Para Elena, Oria, Performados del Norte, Ilargipeko fotosintesia).

Atzera