Patxi Juaristi Larrinaga

Patxi Juaristi Larrinaga

Markina-Xemein, 1967.

Soziologian Doktorea da(1995). 1990-1993 urte bitartean ikerlariak trebatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko beka lortu zuen. Tesia egite prozesuan, ikerlari gisa aritu zen Galeseko Bangor Unibertsitatean (1992), Texas-eko A&M Unibertsitatean (1993) eta Nevada-Renoko Unibertsitatean (1994).

1998. urtean irakasle gonbidatua izan zen Idaho-ko Unibertsitatean.

Euskal kulturari buruz, euskaldunon baloreei, euskarari eta, orokorrean, hizkuntzei buruzko zenbait ikerketa, artikulu eta liburu argitaratu ditu.

2000. urteko Euskaltzaindiaren Mikel Zarate saiakera saria irabazi zuen Euskal Herria Globalizazioaren aurrean liburuarekin.

1993 urtetik 2005era Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan zen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. 2005. urtetik Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendaria da.

2009an Arabako Foru Aldundiak ematen duen Becerro de Bengoa saria irabazi zuen Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba dauzkana ez dago musika bila. Euskaldunon postmaterialismoari buruzko gogoeta. liburuagatik.

Atzera