Idazleak - Patxi Juaristi Larrinaga - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Patxi Juaristi Larrinaga

Markina-Xemein, 1967.

Soziologian Doktorea da(1995). 1990-1993 urte bitartean ikerlariak trebatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko beka lortu zuen. Tesia egite prozesuan, ikerlari gisa aritu zen Galeseko Bangor Unibertsitatean (1992), Texas-eko A&M Unibertsitatean (1993) eta Nevada-Renoko Unibertsitatean (1994).

1998. urtean irakasle gonbidatua izan zen Idaho-ko Unibertsitatean.

Euskal kulturari buruz, euskaldunon baloreei, euskarari eta, orokorrean, hizkuntzei buruzko zenbait ikerketa, artikulu eta liburu argitaratu ditu.

2000. urteko Euskaltzaindiaren Mikel Zarate saiakera saria irabazi zuen Euskal Herria Globalizazioaren aurrean liburuarekin.

1993 urtetik 2005era Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan zen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. 2005. urtetik Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendaria da.

2009an Arabako Foru Aldundiak ematen duen Becerro de Bengoa saria irabazi zuen Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba dauzkana ez dago musika bila. Euskaldunon postmaterialismoari buruzko gogoeta. liburuagatik.

BIBLIOGRAFIA

Hizkuntzen mundua. Munduko Hizkuntzei buruzko Txostena. (Felix Martí, Paul Ortega, Itziar Idiazabal, Andoi Barreña, Carme Junyent, Belen Uranga eta Estibaliz Amorrortu). | UPV-EHU
1997 Euskal Alfabetatzearen Historia Zenbait Sortzaileren ahotan 1960-1990 | (Beste hiru idazlerekin batera) Labayru
2001 Euskaldunak eta ondasunak | Pamiela
2001 Euskal Herria Globalizazioaren aurrean | BBK-Euskaltzaindia
2003 Gizarte ikerketarako teknikak: teoria eta adibideak | EHUko argitalpen zerbitzua

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

Produktu onargarrien beharra | Nabarra aldizkarian argitaratutako artikulua

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta