Patri Urkizu Sarasua

Patri Urkizu Sarasua

Lezo, 1946.

Filología Románica delakoan lizentziatua Salamancan eta Euskal Filologian doktore (EHU). Gaur Euskal Hizkuntza eta Literaturako Irakasle Titularra da UNED-en. Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari eta Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura saileko Zuzendari ohia, egun Euskaltzaindiako urgazle da.

Poesia eta narratiba landu ditu, baina batez ere saiakera alorrean eta testu zaharren argitalpenean ahalegindu da. Bere kreazio eta iker lanak maiz gertatu izan dira sarituak. Zeren azken finean (Irun Hiria-Premio Nacional de la Crítica de poesía, 1984), Zenbait bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma (1798) (Durangoko udala, saioa, 1986), Pierre D'Hurteren Hiztegia. Londres 1715 (R.M. Azkue, tesia, 1987), Zuberoako irri-teatroa (Irun hiria, saioa, 1988), Agosti Chahoren bizitza eta idazlanak 1811-1858 (Mikel Zarate-BBK-Euskaltzaindia, saioa, 1991), Exiliatuak ez gara inongoak (Becerro de Bengoa, saioa 1994), Koldo Mitxelenaren euskal gutunak (1951-1984) (Koldo Mitxelena saioa 1998, argitaragabea), Anton Abbadia (1810-1897), Biografia saioa (Miguel de Unamuno, saioa 2002)...

Eta besteen artean gaztelaniaz ere argitaratuak eta koordinatuak ditu, Historia de la Literatura Vasca (UNED, 2000) eta Introducción a las lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca (UNED, 2004) erreferentziazko liburu mardulak.

 

Atzera