Idazleak - Pako Aristi Urtuzaga - Hemeroteka - Nostalgian galduta

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pako Aristi Urtuzaga > Hemeroteka

El Correo

1996-12-12 Nostalgian galduta | Javier Rojo

Errealitatearekiko desegokipenetik sortu da Pako Aristik liburu honetan eskaintzen digun poesia. Anekdota huts batean oinarrituta (liburuari izena ematen dion herrian babestutako arrantzaleen istorioa) Aristik desegokipen horren alderdi desberdinak erakusten dizkigu, asko baitira mundu honetan eroso ez egote horrek har ditzakeen aurpegiak. Adibidez, malenkoniaren jantzia har dezake munduarekiko desadostasun honek, batzutan herriminaren itxurarekin, etxetik urrun dauden marinelen edo arrantzaleen kasuan bezala, bestetan iraganera lerratuz, “oroimenaren urrea” dastatzeko. Harriduraren begirada erakutsi ahal du, liburuan hainbestetan aipatzen diren zaharren kasuan bezala: Gaurko mundua oso ondo ulertzeko gai ez direlarik, haien begietan absurdoaren itxura hartzen baitu errealitateak. Aurpegi ironikoa ere erakuts dezake, gauzak askotan ez baitira diruditen bezalakoak; aibidez, haikuak izan gabe “haiku” deitzen diren poema askotan gertatzen den bezala. Dena den, zein ere baita desegokipen hori adierazteko erabiltzen den forma, Pako Aristik ikuspegi samurra erakusten du, idazkera zuzena, ia-ia narratiboa erabiliz. Idazle honek aspaldian prosalari trebea dela frogatua zuen. Orain poesian ere aritzeko gai izan daitekeela frogatu du.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta