Idazleak - Pako Aristi Urtuzaga - Hemeroteka - Libreta horiko poemak

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pako Aristi Urtuzaga > Hemeroteka

Aizu!

2004-03 Libreta horiko poemak | Ana Unanue

Mamia: maitasun harremanak eta gai sozialak ardatz hartuta, beste hainbat gai ukitzen ditu Pako Aristik poema hauetan: sexuaren indarra, desioaren galera, diruarekiko morrontza, umeak, hainbat “ezkertiarren” klaudikatzea, zahartzaroa…

Emaitza: poema sorta zuzen eta ausarta, normalean poesiarik irakurtzen ez duten horiek ere gustura irakurriko dutena, egilea ez baita metrikaren edo errimaren aginduetara makurtzen. Metafora eder askorik ere ez du aurkituko irakurleak, Aristik zuzen-zuzen eta apaingarririk gabe botatzen baititu “bere egiak”. Hemen poema moduan ageri zaizkigunak berdin-berdin izan litezke egunkari bateko zutabeak, azken batean mamiarekin geldituko baita irakurlea.

Onena: egilearen zintzotasuna, 40 urteren bueltan bere buruari eta ingurukoei begira jarri eta autozentsurarik gabe azaltzen dizkigulako bere ondorioak. Irakurleen aurrean biluztu da, zauriak ez ezik, bere fobiak eta gorrotoak ere agerian utziz —askotan diplomazia handirik gabe—, eta, agian horrelakoetara ohituta ez gaudelako, horixe da gehien estimatzen zaiona: benekotasuna.

Okerrena: harritu egin nau Larrua jo ondoren poeman Aristik generoaren arabera (gizonezkoak/emakumezkoak) egiten duen rol banaketa topiko baino topikoagoak, baina ezin uka bukaerak baduela grazia: “Hain ezberdinak izanik, ez dakit nola elkartzen garen larrua jotzeko ere”.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta