Idazleak - Pako Aristi Urtuzaga - Hemeroteka - Herria eta hiria

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pako Aristi Urtuzaga > Hemeroteka

El Correo

1999-04-14 Herria eta hiria | Javier Rojo

Urregilearen orduak izeneko eleberri honetan Pako Aristik alde batera utzi du bere lehen eleberrietan nagusi zen tremendismo hura. Honetan, eleberri aberats eta konplexua eskaini digu, eta bertan azaltzen digu nola aldatzen den bizitza herri txiki batean, ondoan duen hiriaren eraginpean. Neurri handi batean esan liteke eleberriak tradizioaren eta modernitatearen arteko kontrajarpen bat erakusten duela egitura bikoiztuen bidez: herria / hiria; eguna / gaua; taberna / puba. Eta modernitatea giro tradizional horretan nola sartzen den ere erakutsiko digu, zeren idazleak adierazten duenez, diskurtso tradizionalak aldatu behar baitu, desagertuko ez bada, gaurko munduan egokitu behar horretan. Kontakizunak maila desberdinak dauzka, narrazio-hari ugari, eta batzutan bestelako narrazioak ere sartzen ditu kontakizunean. Narratzaile eta ikuspuntu anitz eskaintzen dizkigu, errealitatea bere konplexutasunean erakutsi nahi baligu bezala… ikuspuntu bat bakarra ez baita nahikoa gure ingurua ulertzeko. Jakina, irakurleak bere aldetik zerbait egin behar du, zeren azken integrazio-lana honen esku baitago irakurketa aktibo baten bidez. Beraz, liburu interesgarri, aberats baten aurrean gaude; eleberri bikain baten aurrean, azken finean.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta