Idazleak - Paddy Rekalde - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Paddy Rekalde

Deustu, 1964.

Artikulugintza jorratu du Aizu!, Ostiela! eta Putz aldizkarietan. Honez gain, Gara-ko Gazte Algara eta Mugalari gehigarrietan ere agertu dira bere lumak ekoiztutako lanak.

1997 urtean Aizu, Paddy! ipuinekin osatutako liburua argitaratu zuen, AEK-ren eskutik argitaratu ere. Bi urte geroago, halaber, narrazio laburrez hornitutako Whiskey koloreko gauak kaleratu zuen Txalapartan. Honen ostean, 2000 urtean hain zuzen ere, Sex abaroa (Susa), erotismoarebn menpeko poemarioa, azgazkien laguntzaz .

Ondoren etorri ziren hiru liburuak: Rebel Mayo Colorao (Txalaparta), Bilbo dub kronikak eta --Ragga-ragga dator gaua-- , Susan azken bi hauek, Paddyren unibertso literarioaren isla dira: hiria (galdutako Bilbo baten oroimina), galtzaileak, musika, gaua, alkohola eta pertsonaia deserrotuak nonnahi.

BIBLIOGRAFIA

2018 Itsasadarreko kontuak
2017 Eta sagarrondoa banintz?
2017 Lapatza
2016 Sagarraren misterioa
2011 Spray

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta