Paddy Rekalde

Paddy Rekalde

Deustu, 1964.

Artikulugintza jorratu du Aizu!, Ostiela! eta Putz aldizkarietan. Honez gain, Gara-ko Gazte Algara eta Mugalari gehigarrietan ere agertu dira bere lumak ekoiztutako lanak.

1997 urtean Aizu, Paddy! ipuinekin osatutako liburua argitaratu zuen, AEK-ren eskutik argitaratu ere. Bi urte geroago, halaber, narrazio laburrez hornitutako Whiskey koloreko gauak kaleratu zuen Txalapartan. Honen ostean, 2000 urtean hain zuzen ere, Sex abaroa (Susa), erotismoarebn menpeko poemarioa, azgazkien laguntzaz .

Ondoren etorri ziren hiru liburuak: Rebel Mayo Colorao (Txalaparta), Bilbo dub kronikak eta --Ragga-ragga dator gaua-- , Susan azken bi hauek, Paddyren unibertso literarioaren isla dira: hiria (galdutako Bilbo baten oroimina), galtzaileak, musika, gaua, alkohola eta pertsonaia deserrotuak nonnah

Atzera