Oier Guillan Bermudez

Oier Guillan Bermudez Sormen-lanak

Donostia, 1975. Kazetaritza ikasketak egin zituen eta gaur egun Mikelazulo Kultur Elkarteko koordinatzailea da. Mikelazulo kultur elkarteak bultzatutako proiektuetan parte hartutakoa da (1995. urtean ireki zenetik) antolatzaile nahiz aktore eta idazle gisa. Artikulu ugari idatzi ditu aldizkari eta egunkari desberdinetan. 1995-2002 bitartean erreportaiak, elkarrizketak eta kultur artikulutxoak idatzi zituen Lau Haizetara aldizkarian. Hika aldizkarian, berriz, iritzi artikuluak eta Gara eta Euskaldunon Egunkariako gehigarrietan parte hartu du literatur komentarioak idazten. Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatua (1998). Oarso Telebistako sorreran erredakzio taldeko kide, 1996 urtetik 1997era. EITBk eta Baleukok ekoiztutako Beste gu saioko zuzendari artistikoa bere ibilbide osoan zehar (2004-2005). Kolaborazioa Euskadi Irratian 2000. urteko goizeko magazinean (udaran zehar). Oiartzun Irratian Ahatearen aharrausia saio kulturala 2000-2001 urteetan zehar. Literatur kritikak egin zituen Oiartzun irratian 2002-2003 urteetan. Halaber, kolaboratu egin zuen 2006. urtean INFO 7 irratian literaturari buruzko komentarioekin. OFFeko ahotsa hainbat ikusentzunezko lanetan (Donostiko danborradari buruzko dokumentalak...). Hainbat emanalditan parte hartu du Euskal Herrian zein atzerrian, hala nola, Omo (1996) emanaldia Sevillako "El local" aretoan (La Alameda), La Jauria taldeak antolatua. Bixotx Tam!padak ikuskizuna (2001) Mikelazulorekin Senegalen (emanaldiak eta lantegiak Dakar eta La Cassamancen); Zubibegibidezu ikuskizuna (2003) Mikelazulorekin Ekuadorren zehar (emanaldiak eta lantegiak Quito, Pitxiyaku eta Pucahuaicon). Mugainditzen (2004) dantza garaikidea, antzerkia eta poesia, Patrizia Franko eta DJ Maurekin batera Manresako Vermell aretoan (Catalunya) eta Tz-ts-tx Kale ikuskizuna (2005) Bosniako Gorazde herrian hainbat musikari, pintore eta Deja Vu txotxongilo taldearekin batera, SOS Balcanesekin elkarlanean.

Elkarteko  Hitzen Uberan literatura atariaren sortzaile eta egun erredakzio taldeko kide.