Idazleak - Nicolas Zimarro Bravo - Laginak - Maitasunez blai. Preso baten laztan galduak

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Nicolas Zimarro Bravo > Laginak

Poesia

2008 Maitasunez blai. Preso baten laztan galduak | Ediciones Beta

Harea alea izan nahi nuke,
beharrezkoa,
mila miloi bider erreplikatua
eta beste edozein harea aleren berdin berdina,
bakarrik ez egoteko,
pluralean izateko
eta kutunarekin bat eginez
hondartzei forma emateko,
mendiak altxatu
eta basamortuak janzteko.

Galduta nabil
ikaragarrizko zulo beltzean;
galduta…,
funanbulismoa egiten labarrean.
Ezin dut espazio infinitura begiratu,
ezta sartaldean
eguzki ogibiribilak
itsasgainean marratzen duen urrezko lerroak
seinalatzen duen ortzemugara ere.

Horregatik
harea alea izan nahi nuke,
harri-atomoa,
sinplea,
beherena…,
kutunaren txamarraren poltsikoan
ostendu ahal izateko
eta hemendik alde egin.

Harea alea izan nahi nuke,
airean olgatu,
bagen erritmora dantza egin,
kutunaren
eskuko atzamarburu batera itsatsi
edo bere oinsabaian kabiatu…
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta