Miren Gorrotxategi

Miren Gorrotxategi

Miren Gorrotxategi Azune Azpeitian jaio zen 1981ean, eta gaur egun bertan bizi da.

Itzulpengintzan lizentziaduna eta Turismoan diplomatua, azken urteotan euskara irakaslea da Bigarren Hezkuntzan. 33 ezkil (Elkar) eleberria argitaratu zuen 2016an Augustin Zubikarai beka jaso ostean, eta 2020an eleberri horretan oinarrituriko Hil Kanpaiak filma estreinatu zen. 2017tik 2020ra kolaboratzaile izan zen Urola Kostako Hitzan. 2019ko (H)ilbeltza bekari esker idatziriko Sotoan gordeak (Txalaparta) bere bigarren liburua da.

 

Atzera