Idazleak - Mikel Taberna Irazoki - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Mikel Taberna Irazoki

Alkaiaga, 1957.

Unibertsitatean Biologiako ikasketak egin ondotik, hainbat urtez jende helduari euskara irakasten aritu zen, eta 1990etik aurrera Nafarroako Gobernuan itzultzaile lanean dihardu.

Korrokliteratur aldizkarian talde eragileko kidea izan zen (1984-1989). Zenbait komunikabidetan plazaratu ditu bere kolaborazioak: Ttipi Ttapa, Nafarkaria, Euskalerria Irratia, Xorroxin Irratia, Nabarra...

 

Literatur lehiaketetako sariak: Iruñeko Udala (bertso-paperak, 1996), Ernestina de Champourcin (poesia, 1996), Tene Mujika (ipuina, 1999), Donostia Hiria (ipuina, 2000), Atarrabiako Pedro (ipuina, 2008).

BIBLIOGRAFIA

1996 Hautagaiarenak | Iru├▒eko Udala
1996 Mendearen ilunabarrean | Arabako Foru Aldundia
1999 Bota xoxa! | Elkarlanean-Debako Udala
2000 Errege eguneko panpina | Kutxa Fundazioa
2001 Txokolatezko dinamita | Susa

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

Susa Txokolatezko dinamita | Txokolatezko dinamita

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta