Idazleak - Mikel Markez Ibarguren - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Mikel Markez Ibarguren

Aia, 1971.

Kantaria da lanbidez. Hamabost urterekin gitarra jotzen hasi zen eta 16 zituela lehen kantuak egiten. Jendaurrean kantatzen 1988. urteko udan hasi zen eta lehen grabaketa 1989ean burutu zuen.

Euskal Herriko txoko gehienetan kantatu izan du eta zuzenean nahiz diskotan Euskal Herriko nahiz kanpoko musikari askorekin kolaboratu izan du. Tapia eta Leturia, Kepa Junkera, Benito Lertxundi, Silvio Rodríguez, Paco Ibáñez, Mikel Urdangarin, Alaitz eta Maider, Imanol Lartzabal, Niko Etxart eta abarrekin eginiko emanaldi edo diskoak dira horren adibide.

Era berean, letrak ere idatzi ditu Mixel Ducau eta Caroline Philips, Joxan Goikoetxea, Tapia eta Leturia, Zaldibobo, Bidaia, Sustraia, Briganthya edo Alboka taldeentzat.

Euskal Herritik kanpo, Kuban, Argentinan, Venezuelan eta Estatu Batuetan eman ditu kontzertuak.

Asier Serrano poeta eta Joxe Mari Carrere ipuin kontalariarekin batera Igurtzi nazazu berriro laztana emanaldian parte hartu zuen.

Pako Aristi idazlearekin kolaborazio testuan zuzeneko bi ikuskizun egin ditu azken urte hauetan: Tribuaren hitz galduak 1998-1999 urteetan eta Abiadura handiko urte baten kronika 2002-2003 urteen artean.
Zazpi konpaktu ditu merkatuan: ...eta etorri egin zait...(1991), Oroitzapenak oparitzen ditut(1993), Zertarako mugak jarri(1995), Kantu erotikoak(1997), Dena hankaz gora(1999) , Tribuaren hitz galduak(1999) eta Erabil nazazu (2004).

Kantaldiez gain euskal kantu herrikoien ikastaroak eman ditu herri askotan.
Egunkaria, Argia, Egin, Gara, Berria, Hitza, Karkara eta beste hainbat egunkari nahiz aldizkaritan iritzi artikulu eta elkarrizketak argitaratu ditu.

Herri Irratian Oroimeneko Portua irrati saioa aurkeztu eta zuzendu du 1999 urtetik.

BIBLIOGRAFIA

1996 Hemen gauak lau ertz ditu | Susa
2002 Deserriko karrikak | Susa
2007 Ahapetik | Kutxa fundazioa
2011 Joan da negua | Susa

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta