Idazleak - Mikel Lasa Alegria - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Mikel Lasa Alegria

Donostia, 1938.

Getarian igaro zuen gaztaroa. Filosofia, teologia eta ekonomia ikasketak egin ditu; informatikan lan egin izan du.

Eganen publikatutako L'homme revolté idatzian sakondu zuen bere lan poetikoaren ildo nagusietan, gaerai hartan Jean Paul Sartre erreferentzia zuen existentzialismoan oinarritutako filosofia poetikoa. Urte batzuk beranduago, 1983an, idazle frantziarraren Paretaren kontra itzuli zuen Lasak.

Egan eta Olerti-n argitaratutako poemak Poema bilduma liburuan jaso zituen, Herri Gogoa argitaletxeak 1971an argitaratutako poesia bilduma. Honez gain, Yakin, Argia, Literatur Gazeta, eta Porrot aldizkarietan ere irakur zitezkeen bere neurtitzak.

Arthur Rimbaud-en Denboraldi bat infernuan eta Poemak edo Marcel Schowb-en Mimoak liburuak ekarri ditu euskarara, besteak beste.

Saiakeraren alorrean, bestalde, Novela berria Hego-Amerikan izenburuko liburua kaleratu zuen 1972an Etor argitaletxearen eskutik.

2002. urtean Susak XX. mendeko poesia kaierak -Mikel Lasa argitaratu zuen.
 

BIBLIOGRAFIA

1967 Tamariza eta pikondoa | Papeles de Son Armadans
1971 Poema bilduma | Herri Gogoa
1972 Novela berria Hego-Amerikan | Etor
1984 Poema bilduma | Erein
1993 Memory Dump 1969-1990 | EHU-UPV

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta