Mikel Lasa Alegria

Mikel Lasa Alegria

Donostia, 1938.

Getarian igaro zuen gaztaroa. Filosofia, teologia eta ekonomia ikasketak egin ditu; informatikan lan egin izan du.

Eganen publikatutako L'homme revolté idatzian sakondu zuen bere lan poetikoaren ildo nagusietan, gaerai hartan Jean Paul Sartre erreferentzia zuen existentzialismoan oinarritutako filosofia poetikoa. Urte batzuk beranduago, 1983an, idazle frantziarraren Paretaren kontra itzuli zuen Lasak.

Egan eta Olerti-n argitaratutako poemak Poema bilduma liburuan jaso zituen, Herri Gogoa argitaletxeak 1971an argitaratutako poesia bilduma. Honez gain, Yakin, Argia, Literatur Gazeta, eta Porrot aldizkarietan ere irakur zitezkeen bere neurtitzak.

Arthur Rimbaud-en Denboraldi bat infernuan eta Poemak edo Marcel Schowb-en Mimoak liburuak ekarri ditu euskarara, besteak beste.

Saiakeraren alorrean, bestalde, Novela berria Hego-Amerikan izenburuko liburua kaleratu zuen 1972an Etor argitaletxearen eskutik.

2002. urtean Susak XX. mendeko poesia kaierak -Mikel Lasa argitaratu zuen.
 

Atzera