Mikel Ibarguren Errasti

1967. urtean Zestoan sortu baina Ziburun bizi naiz. Ikastolan gutxi estudiatua, baina kalean asko ikasitakoa. Kartzelan euskal filologia ikasi nuen eta bertan hasi nintzen poesiagintzan gehiago sakontzen. Harrezkeroztik poesiazale amorratua naiz. Hendaiako AEK-n irakasle lanetan aritua izan naiz eta egun Sokoa lantegian egiten dut lan.

Bide Ertzean taldeak nire poema batzuk musikatu ditu, bestalde Azkaineko Elirale dantza konpainiarekin kolaboratuz koreografia eta hitzak nahasten dituen Gorpitz lana sortu genuen eta GARAn zutabegile modura aritzen naiz. 

Atzera