Idazleak - Mikel Arrizabalaga Aizpurua - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Mikel Arrizabalaga Aizpurua

Donostia, 1957.

Eibarren bizi izana Donostiara goi mailako ikasketak burutzera joan arte. Gipuzkoako hiriburuan Magisteritza ikasketak egin eta bertan bizi da gaur egun.

Elkar Fundazioko kudeatzailea da 1997. urtez geroztik eta taldeko komunikazio arduradun gisa dihardu. Martin Ugalde Kultur Parkeko arduraduna ere bada.

Aurrez, hamazazpi urtez Orereta eta Zurriola ikastoletan irakasle lanetan aritua eta 1995an Donostian ospatu zen Kilometroak jaiaren koordinatzailea izan zen.

Mendia du zaletasun nagusia. Egunkaria, Berria eta Gara egunkarietan, Pyrenaika eta Euskal Herria aldizkarietan, eta Euskadi Irratian makina bat kolaboratu eta artikuluak idatzi izan ditu.

1997an Sua argitaletxeak argitaratutako Paseos por Aiako Harria y Artikutza liburua idatzi zuen, eta urtebete beranduago, 1998an, Elkar argitaletxeak Miru sailean argitaratutako "Aitona Blas eta iratxoak" ipuin liburua idatzi zuen.

BIBLIOGRAFIA

1997 Paseos por Aiako Harria y Artikutza | Sua Edizioak
1998 Aitona Blas eta iratxoak | Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta