Miguel Angel Elkoroberezibar Larrañaga

Miguel Angel Elkoroberezibar Larrañaga

 

Bergara, 1966.

Irakaslea eta ikertzailea.

Deustuko Unibertsitatean Ingeles Filologian lizentziatua.

Paraguaiko Historia Akademiako urgazlea.

Bilboko Enseiucarrean literatur aldizkariaren sortzailea eta bere lehenengo zuzendaria eta baita Bergarako Berrigara astekariarena ere. Bergarako Goienkaria eta Donostiako Irutxulo astekarien sortzaile taldekoa. Prentsa lokalari buruz hainbat artikulu idatzi ditu eta euskal literatur aldizkariak izan ditu aztergai.
Berrigara, Goienkaria, Jakin, Ttu Tuá, Enseiucarrean edota Egan bezalako aldizkarietan, besteak beste, agertu izan dira bere idazlanak eta baita idazle askoren artean eginiko edizioetan ere. Auñamendi Eusko Entziklopedian kolaboratu du. Hainbat ipuin lehiaketa irabazi ditu eta literatura lehiaketetan epaimahaiko aritu izan da. Pintura eta argazki erakusketak ere antolatu izan ditu.

Atzera