Idazleak - Migel Anjel Mintegi Larraza - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Migel Anjel Mintegi Larraza

Ataun 1949.

Txikitandik bizi da Beasainen. Teknikaren mundutik datorren idazlea da Migel Anjel, proiektugile baita. Baina denbora luzea darama euskarari eta euskal kulturari lotua. Hasierako gaueskoletan, izan ere, lehenik ikasle eta, gero, irakasle izan zen. Baina geroztik sorkuntzari soilik emana da.
Sormena, bada, teknika eta literaturarekin partekatu behar izan du.
Heldu eta gazte literatura idatzi du batez ere, baina eleberriez gain, hainbat artikulu ere idatziak ditu, gehienak Beasain Jaietan urtekarian.
Bere ibilbide literarioan, bestalde, zenbait sari ere daude. Hauexek dira:
Haritz zaharra (Donostia Hiria Ipuin lehiaketa, 1987. Lehen saria).
Baztango etxea (Donostia Hiria Ipuin lehiaketa, 1990. Ohorezko aipamena)
Udazkena. Urtearen lehena eta azkena (Irun Hiria eleberri lehiaketa, 1991. Lehen saria)
2011-2012 urtean "Kulero Salatzaileak" eleberriak Liburu Gaztea saria jaso zuen, Gipuzkoako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek aukeraturik, Galtzagorri elkarteak eta Gipuzkoako Aldundiak antolatutako lehiaketaren barruan.
 
 

BIBLIOGRAFIA

1992 Udazkena | kutxa
1996 Esker mila Marlowe | Erein
1999 Coca Cola Erdi Aroan | Ibaiazabal
2000 A zer gaupasa! | Ibaiazabal
2002 Denak du bere prezioa | Ibaiazabal

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2002 Denak du bere prezioa | Ibaizabal

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta