Idazleak - Martin Etxeberria Garro - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Martin Etxeberria Garro

Zarautz, 1974.

Enpresaritza ikasketak egin zituen Donostian. Amerikarren eskolakotzat jotzen du bere burua, lanbidez. Enpresa berrien sorkuntzarako beka batekin Arrasateko Saiolan erakundean jardun zuen lanean, Eroskiren Artea hiperrean bertako jakien saileko arduradun, COPE irrati kateko komertzial, Donostiako publizitate enpresa batean produktu-buru, eta azkenik, Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako idazkaritzan. Ikastolan eta Jorge Oteiza Lizeoan ari da administrazio eta zuzendaritzan.

Kolaborazio ugari egin izan ditu: Euskaldunon Egunkariako Barkatu ama gehigarrian, Euskadi Irratiko Goizean behin saioan -anaiarekin batera-, eta Euskalerria Irratian Metropoli urbanoa saioan. ETBko Goenkale telesaileko elkarrizketak idazten ere jardun du anaiarekin batera.

Zarauzko bertso eskolako partaide eta Txaparro herri aldizkariaren sortzaile.

T.S. Ellioten The Waste Land, Baudelaire-n prosazko poemak, Pessoaren Livro do desasossego, Atxagaren Etiopia, Aristiren Castletown... obrak goraipatzen ditu.

BIBLIOGRAFIA

2018 Winston
2018 Winston
2016 Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin
2016 Ez dadila eguzkia sartu
2016 Gizon gogorraren sekretua

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta