Idazleak - Marikita Tambourin - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Marikita Tambourin

Baxe Nafarroan sortu naiz, Baigorriko Ameztoia baserrian.

1970ean hasi nintzen euskararen irakasten Donibane Lohitzuneko ikastolan. Irakaskuntza izan da nire lanbidea 2007 arte. Etnologiako ikerketak ere egin ditut, gai hauetaz: etxeen izenak, agotak, eta artikuluak agertu liburuetan, baita Ekaina aldizkarian. 1985etik aurrera frantses, baita euskal telebistetako hainbat emankizunetan parte hartu dut gai horien aipatzeko. Iparraldeko euskal irratietan, eta Herria astekarian kronikak egin ditut euskal deiturez, euskararen historiaz , agoteez eta euskal emazteez; baita mintzaldiak eman ere. Literaturari doakionez, 1982an hasi nintzen olerkiak argitaratzen Maiatz aldizkarian, Mari Amestoy izenpean; 2006tik Hatsaren Poesia olerki bilduman urtero publikatzen ditut ere. 2000.urtetik liburu hauek plazaratu ditut: Euskal Deituren Kronikak, Kania, Abu ala Ali, Singapurreko Gutunak, Iraun, Bi Saiakera emazteen Izenean, Agoten in memoriam, Olerki Bilduma, M."

BIBLIOGRAFIA

Abu ala Ali
Bi saiakera emazteen izenean
Euskal deituren kronikak
Iraun
Kania

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta