Idazleak - Marikita Tambourin - Laginak - Singapurreko gutunak (1go zatia, 9. orrialdea)

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Marikita Tambourin > Laginak

Narratiba

2008 Singapurreko gutunak (1go zatia, 9. orrialdea) | Maiatz

Azken bi urteetan gogoan nuena, goiz honetan gauzatuko zen. Aspalditik erabakia bainuen erretreta, hots erretiroa hartuko nuenean, etxeko bulegoa ordenatuko nuela. Bertan metatuak ziren mota guztietako liburuak, paper zaharrak, gutun ahantziak, argazki horituak, entzungai, baita ikusgai zaharkituak. Bazen zer egin! Berrogei urteko oroitzapenak, bizi bateko aztarnak, hor ziren nire beha! Aste batzuk beharko nituen denen sailkatzeko eta karpetetan ezartzeko. Orain astia banuen, nahi bezainbat denbora pasatzen ahalko nuen lan horretan.
Heriotzarainoko pausaldi luze, edo berdin labur baten jabe nintzen, nork daki? Bizi aktiboaren eta geldiaren arteko leize handia nolabait bete behar nuen. Gainera, nire ondokoei ez nien nahasketa hau uzten ahal. Iruditzen zitzaidan saltsa-maltsa hau ikustean, dena botatzeko edo erretzeko emaia izango zutela. Hein batean antolatua baldin bazen, zerbait atxikitzen ahalko zuten hurrengo belaunaldientzat. Nire nahia hau zen: arrasto bat geldi zedin –hilobitik aparte- aspaldi bizi izan zen, Maia izeneko emazteaz. Xede horren betetzeko asmoz, dozena bat kolorezko karpeta, estiloak eta etiketak, ezkaratzeko arka zaharraren gainean pausatuak nituen. Lurrean hiru burdinazko kutxa berri, bete beha zauden.


2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta