Idazleak - Maria González Gorosarri - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Maria González Gorosarri

Durango, 1978.

Zuzenbidean lizentziatua, Kazetaritzan lizentziatua eta Komunikazioan doktoregaia.

Azken lau urteak “Albisteen kalitatea: Euskadi Irratia, Etb1 eta Euskaldunon Egunkaria-Berria” Doktorego Tesia prestatzen eman ditu. Aurretik, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko Hedabide Saileko sustatzailea eta komunikazio-arduraduna izan zen (2005-2006). UEUko uztaileko ikastaroetako prentsa-bulegoan (2002-2004) eta Euskarazko Kazetaritzaren 1. Kongresuan (2004) ere komunikazio-arduradun moduan jardun izan zuen. Kazetari legez, ordea, Anboto astekarian eta Anboto Irratian (Durangaldeko Herri Komunikabideak) ibili zen, zenbait hedabidetan kolaboratu izanaz gain (Argia, Aizu!, Euskaldunon Egunkaria…).

Bere ikerketa-lerro nagusiak honakoak dira: albisteen kalitatea, hedabideen kalitatea, euskarazko komunikazioa eta oroimen historikoaren genero azterketa.

BIBLIOGRAFIA

2005 Euskarazko kazetaritza: oraina eta geroa (A.A.A.A.) | EHU
2009 Euskal Herriko prentsa: XVIII. mendetik 1945era | Eusko Jaurlaritza
2009 1936ko gerra Euskal Herrian: Historia eta memoria (A.A.A.A.) | UEU
2010 No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos | Ttartalo
2006 Euskarazko tokiko aldizkarien kalitatea | Uztaro

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta