Manu Ertzilla Urizarbarrena

Bilbo, 1953.

Hitzik ainitz idatzi dut poesia liburua argitara eman zuen 1977. urtean. Sasoi hartan, halaber, Pott taldeko kide izan zen. Geroago, 1989. urtean hain zuzen ere, Ezpondetako pneuma bigarren poesia liburua kaleratu zuen.

Bere lehen eleberriak, Ez izenburuarekin 1999an argitaraturakoa, Thomas Bernhard idazle austriarraren Bai nobelaren beste aurpegia zekarren gogora.

Eleberri honetan Ertzillak umezurtz geratu den mutiko baten erabakia kontatzen du: mutikoak bere ondasunekin zer egin erabakitzear dagoela, Pirinioetako Aspe bailarako haurtzaroa kontatzen du, bakarrizketan.

Manu Ertzilla Jakintza Baitha elkarteko kidea izan zen, Federico Krutwig euskaltzale sutsuak sortutako elkarteak Grezia klasikoarekiko kultur atxikimendua nahi zuen berpiztu.
Atzera