Idazleak - Manex Pagola - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Manex Pagola

Landibarre, 1941.

Nafarroa Behereko idazlea da. Olerkigintza jorratu izan du batez ere. Herria, Enbata, Txantxikitin, Gazte, Gure Herria, Jaunaren Deia eta Jakin agerkarietan idatzi ditu olerki gehienak. Honez gain, Peio ta Pantxo bikote kantariari jarri izan zion musika horietako askori.

Zazpiribai, Ortziken eta Kanta-Bi musika erakustaldien sortzailea. Bere liburu ekoizpenari dagokionez, Biba turisma! haur eta gazte literatura argitalpena, Biziaren altzotik antologia eta Biziaren erroetan aipatu behar dira.

Baionako Euskal Erakustokiko zuzendariordea da gaur egun. Iparraldeko zenbait bozketetan, hautagai aurkeztu zuen bere burua.

Euskal poesiaren atarian
bere poemagintzaren fruituak irakur daitezke.
 

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta