Maixa Zugasti Munoa

Maixa Zugasti Munoa

Deustoko Unibertsitatean Hispaniar Filologian lizentziatua eta literatura irakaslea bigarren hezkuntzan. 2017ko Irun Hiria Saria euskarazko eleberrian "L.A.A." lanarekin.

Haurtzaroko iluntzeetan, irakurtzen ikastean, liburuen itsaso zabal-zabalari begira geratu nintzen adi, begiak arranpalo. Ertzera gerturatu eta lehen zipriztinen dardarak astinduta, oinak apar zuriaren pean ezkutatu nituen. Olatuekin egin nahi izan nuen jolas, ordea, eta aitak eraman ninduen lehenbizi, eskutik. Handik gutxira, urpean murgildu nintzen. Geroztik, arrainak eta itsas-gizon trebeak ditut irakasle eta lagun, idazle zoragarriak, eta hortxe bizi naiz, ur gaineko bizitzaren isla den ur sakonetan: literaturarenak dira nire gau eta egunak, nire lan eta atsedena; nire bizia.

Atzera