Idazleak - Maite Toledo Saralegi - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Maite Toledo Saralegi

Zaldibia, 1966.

Turismoko unibertsitate ikasketak ditu UNEDen eginak. Master Exekutiboa Enpresa Logistikako Zuzendaritzan (Marketing & Finantzak Negozio Eskola, Bilbo). Administrazio eta merkataritza alorretako ikasketa teknikoak ikasia Migel Altuna Institutuan, Bergaran. Formazioz eta zaletasunez, ekonomialari eta idazle; lanbidez, berriz, administrari. Gidari turistiko ere ibilia da.. Egun, Bergarako Udalean dihardu.

Arlo desberdinak jorratu ditu literaturan nahiz kazetaritzan: poesia, bidaia-kronika, ipuina, narrazioa, gidoiak edota zutabeak. Kolaborazioak egin ditu Arrasate Pressen, Berrigaran, Goienkarian, Berrian, Ortzadarren, Hatsan, Linterna gorrian edota Nontzeberri kultur atarian.

Haur, gazte eta helduen literaturako hainbat epaimahaitan parte hartu eta hartzen du; hala nola Euskadi Literatura Sarietan (2009).  Solasaldi eta irakurraldietan aritua. Hainbat sari jaso ditu.

Ametsaren aro berriakomiki-liburua argitaratu zuen 2005ean. Gaztelaniara, frantsesera, portugesera eta ingelesera itzuli, eta formatu digitalean argitaratu zuten 2010eko udaberrian. Jet Lag olerki-liburua (2012) eta Tekno + turismoa saiakera (2012)  eta Hemen (2013) dira argitaratu dituen azken lanak.



 

BIBLIOGRAFIA

2004 Ezinago txikitik ezin handiagora. Passo Stelvio. Italia. | Berria
2004 Inaxi Sardaneta | Ortzadar astekaria
2005 Hor datoz suzko gurdiak...Pirinioak. Katalunia. | Berria
2005 Ametsaren aro berria | Sauré
2006 Erraldoiaren abaroan. Sizilia | Berria

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta