Maite Franko Castro

Maite Franko Castro

Irun, 1971.

Pedagogia eta interpretazioa ikasi ondoren, antzerkigintza, irakaskuntza eta literaturaren ur handietan murgildu zen. Interpretazioaren munduan zenbait taldetan nabigatu ondoren (Irungo Katamitus, BAI eta Xalakabula taldeak) egun Legorretako Dar-dar produkzioak-en sartuta dabil, aktoresa eta gidoigile bezala, aldi berean ikus-entzunezkoetan lan laburrak eginez.

Irakaskuntzan, euskara irakasle eta didaktikaria izan da AEK-n; baita Hondarribiko Ikastolan antzerki irakasle ere. Literaturan 2003 urtean eman zuen ezagutzera haurrentzako Ixone isilik ipuina (Aizkorri). 2004 urteaz geroztik, hiru arloak bat eginik, ipuin kontalari dabil, hiru urte hauetan Euskal Herriko liburutegi eta eskola askotan izanik eta 300 saio baino gehiago eskainiz.
Azken urteetan Urruzunotarrak gehituz egitasmoan gazteen tutoretza eta motibazio saioetan parte hartzen du.

Atzera