Idazleak - Mª Jose Olaziregi Alustiza - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Mª Jose Olaziregi Alustiza

Donostia, 1963.

Euskal Filologian doktore eta literatura irakaslea Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean (EHU). Euskal Filologia Lizentziaturaz gain, Irakurzaletasunaren Sustapenari buruzko Graduondokoa (Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitatean, 1999) eta Studies in Fiction Masterra (Erresuma Batuko University of East Anglian, 2007an) ditu eginak.

1997an Becerro de Bengoa Saiakera Saria lortu zuen Bernardo Atxagaren irakurlea saioarengatik (ik. Bernardo Atxagaren irakurlea, Erein, 1998). Hainbat hitzaldi eta ikastaro emandakoa da ikerketa gune eta unibertsitate desberdinetan, hala nola, Université Michel de Montaigne-Bordeaux III-n Frantzian, Università di Bologna eta Università Degli Studi di Milano Italian, Univerzita Karlova Pragan, University of Nevada Renon (EEUU), edo Universidad de Santiago, Universidad de A Coruna, UNED, Universitá de Valencia, Espainian. 2003tik Center for Basque Studies-eko (University of Nevada, Reno) Basque Literature in Translation Series sailaren zuzendaria da. Bere zuzendaritzapean bideratu da, halaber, www.basqueliterature.com literatura ataria.

Argitalpenen artean, euskal nobela eta antologia zenbaiti idatzitako hitzaurreak, edo nazioarteko aldizkarietan argitara emandako artikuluak aipa genitzake. Garaiko euskal literaturaren historia eta kritika, Literaturaren Soziologia, edo Literatura Konparatua dira jorratzen dituen alorrak, eta zazpi dira orain artean argitara emandako liburuak: Euskal gazteen irakurzaletasuna. Azterketa soziologikoa (Bergarako Udala, 1998), Intimismoaz haraindi. Emakumezkoek idatzitako euskal literatura (Eusko Ikaskuntza, 1999), Euskal eleberriaren historia (Labayru, 2001), Ramon Saizarbitoriaren unibertso literarioa (Labayru, 2002), Leyendo a Bernardo Atxaga (EHU; 2002), eta Waking the Hedgehog. The Literary Universe of Bernardo Atxaga, (Center for Basque Studies, 2005). Honako antologia hauetan aritu da editore lanetan: An Anthology of Basque Short Stories (Center for Basque Studies, 2004), gaztelania, errusiera eta italieraz ere argitara eman dena. Horrekin batera, Six Basque Poets poesia antologia paratu du Erresuma Batuko Arc argitaletxearentzat, 2007an.

1999tik Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa Batzordeko kide da, eta 2003tik Euskaltzain Urgazle. 2004-2006 biurtekoan IBBYren (International Board on Books for Young People) erakundeko komite exekutiboko kidea izan zen.
 

BIBLIOGRAFIA

1998 Bernardo Atxagaren irakurlea | Erein
1998 Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Idazleak | (beste egileekin) Pamiela
1998 Euskal gazteen irakurzaletasuna. Azterketa soziologikoa | Bergarako Udala
1999 Intimismoaz haraindi: Emakumezkoek idatzitako euskal literatura | Eusko Ikaskuntza
1999 Atxaga Baionan | (beste egileekin) Hiria&Egan

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2004 Hitzaurrea An Anthology of Basque Short Stories | Center for Basque Studies, Reno (Nevada)

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta