Luzien Etxezaharreta

Luzien Etxezaharreta Sormen-lanak

1946-Urkodoi-Hazparne.  Kazetari eta idazlea. Maiatz argitaletxearen koordinatzailea da.

Fisikan lizentziatu zen Pauen. 1966tik 1972ra zientzia eta matematika irakaslea izan zen. Ikasle zela hasi zen idazten eta 1981ean  Maiatz literatura aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta harrezkero bere koordinatzailea da.