Idazleak - Luis Maria Bandres Unanue - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Luis Maria Bandres Unanue

1944.

Pasaia, 1944-02-18 - Donostia, 2009-12-02

Euskal Idazleen Elkarteko kide izan da sortze unetik beretik heriotzak eraman duen arte. Bere azken idatzietako bat, Victor Hugori buruzkoa, Hegats literatur aldizkari espezializaturako egin zuen: Malenkonia triste egotearen zoriona da.

Urte luzaz irakasle gisa jardun zuen zientzia eta teknika ikasgaiak irakatsiz: Don Bosco Lan Hiria, Donostiako Zientzia Kimikoen Fakultatea, Donostiako Ingeniaritza Teknikoko Fakultatea, UEU eta Bergararako UNED zentroa izan zituen irakaskuntza zentro.

EIEko kide izateaz gain, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko, Aranzadi Elkarteko, UZEI-ko, Txistularien Elkarteko, eta beste hainbat elkartetako kide ere bazen.

EHU/UPVko Udako Ikastaroen zuzendari izan zen; Bergarako UNED-en ere kargu berbera izan zuen, eta zuzendari lanetan jardun zuen, halaber, Donostiako Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan eta Elhuyarren. Eusko Ikaskuntzako kide zen, eta 1980-1985 bitartean Zientzia Arloko lehendakari bilakatu zen.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburu izan zen iragan mendeko 80. hamarkadan, eta Gizartekintza Diputatu izendatu zuten 1995ean Gipuzkoako Foru Aldundian. EHU/UPVko katedratikoa zen ingeniaritza teknikoan.

Artikulugintza eta testu liburuak jorratu zituen batez ere: Fisika (1977); Algebra Bektoriala (1978); Elektromagnetika (1980) edota Fisika eta Kimika (1983). Honez gain, zenbait saiakera idatzi zituen, hala nola, La causa del Pueblo Vasco (Landaburu , 1988); Euskal Abertzaletasunaren historia 1936ra arte (Sabino Arana Kultur Elkargoa, 1991); Zientzia XIX. Mendean edo Nuestro desafío vasco, 1998.
 

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta