Lourdes Unzueta Zamalloa

Lourdes Unzueta Zamalloa

Durango, 1956.

Medikuntza ikasketak burutu ondoren Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitatea egin zuen. Lanbidez familia medikua da.

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko (OEE) kide da; erakunde honek, 1991ean hasita, urtero antolatzen dituen jardunaldietan parte hartu izan du, batzuetan txostengile zein batzorde zientifikoko kide modura ere.

Literatura arloan narrazio laburrak idatzi ditu. Idatz & Mintz aldizkariko kolaboratzailea da. Mendebalde Kultur Elkarteak, Bilbon 1999an Euskalkien lekua literaturan izenpean antolatutako jardunaldietan, Idaztearen prozesua edo helmuga jakin barik bidean abiatu zaneko idazlearena izeneko lana aurkeztu zuen.

1999 eta 2000 urteetan Emakume Idazleen Lantaldeko batzar eta ekimenetan parte hartu zuen.

2005ean Uharak zure begietan narrazio liburua argitaratu zuen, Labayruren eskutik.

Atzera