Idazleak - Lourdes Unzueta Zamalloa - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Lourdes Unzueta Zamalloa

Durango, 1956.

Medikuntza ikasketak burutu ondoren Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitatea egin zuen. Lanbidez familia medikua da.

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko (OEE) kide da; erakunde honek, 1991ean hasita, urtero antolatzen dituen jardunaldietan parte hartu izan du, batzuetan txostengile zein batzorde zientifikoko kide modura ere.

Literatura arloan narrazio laburrak idatzi ditu. Idatz & Mintz aldizkariko kolaboratzailea da. Mendebalde Kultur Elkarteak, Bilbon 1999an Euskalkien lekua literaturan izenpean antolatutako jardunaldietan, Idaztearen prozesua edo helmuga jakin barik bidean abiatu zaneko idazlearena izeneko lana aurkeztu zuen.

1999 eta 2000 urteetan Emakume Idazleen Lantaldeko batzar eta ekimenetan parte hartu zuen.

2005ean Uharak zure begietan narrazio liburua argitaratu zuen, Labayruren eskutik.

BIBLIOGRAFIA

1985 Euskal testuen azterbideak. Literatura II | (koordinatzailea) Labayru
1991 Argilunak begietan | Galburua Sorta. Labayru
1998 9808 narrazioak | (beste egile batzuekin) Egunkaria
2000 Gutiziak | (beste egile batzuekin) Txalaparta
2000 Bilbao, ipuin biltegia | (beste egileekin) Alberdania

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2005 Uharak zure begietan | Labayru

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta