Idazleak - Lourdes Otaegi - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Lourdes Otaegi

Beizama, 1959.

Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua (1981). Doktoratua Xabier Lizardiren poetika Euskal Pizkundearen ingurumarian izeneko tesiaz(1993) burutu zuen. Tesi horren edukia eman du ezagutzera Lizardiren poetika (1994) saio-lanean. Lizardiren idazlanen eta gutunen edizioak eta azterketa zehatzak argitaratu ditu, Pizkunde garaiko Lauaxeta, Orixe eta Aitzoli buruzkoekin batera. XX. mendeko euskal poesiaren eta saiakeraren historiaren arloko lanak burutu ditu eta azterketa berezituak argitaratu ditu J. Mirande, B. Gandiaga, X. Lete, J. Sarrionandia, B. Atxaga eta R. Saizarbitoria idazleei buruz. Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa Batzordearen partaide da 1998z geroztik eta 2000tik hona Batzordeko idazkari izanik, euskarazko lehen Literatura Terminoen Hiztegia (2008) koordinatu du. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2003an. Eusko Ikaskuntzako kide da. Lanbidez irakasle da, Euskal Herriko Unibertsitatean, Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuaren arloan.

BIBLIOGRAFIA

1988 Xabier Lizardiren kazetari lanak | Erein
1994 Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan | Erein
1999 Bernardo Atxaga. Egilearen hitza | Labayru
2000 Jon Mirande | Eusko Jaurlaritza
2000 Joseba Sarrionandia: marinel zaharraren kantua | Eusko Jaurlaritza

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta