Idazleak - Leire Bilbao Barruetabeña - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Leire Bilbao Barruetabeña

Ondarroa, 1978.

Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua (Deustuko unibertsitatean). Bertso munduarekin lotura dauka gaztetatik; txapelketa, plaza eta bertso idatziak utzi eta orain gai-jartzaile lanetan aritzen da.

Hainbat komunikabidetan ibili da kolaboratzaile gisa, hala nola, Euskadi Irratia, Deia, eta azken aldian, Berrian zutabegile.

Aldizkari ezberdinetan ere idatzi izan du: Karmel, Bolo Bolo, Linterna gorria... Zenbait sari ere jaso ditu bertso eta literatura lehiaketetan, eta han-hemenka beste lan batzuk ere baditu argitaratuak.

Scanner poesia liburua eman zuen argitara 2011an Susa argitaletxearen eskutik. Orduztik hona hainbat liburu argitaratu ditu haur literatura alorrean. 

BIBLIOGRAFIA

2006 Amonak nobioa du eta zer? | Elkar
2006 Hitzak batzen gaitu (askoren artean) | Elea
2006 Ezkatak | Susa
2007 Komunean galtzen naiz | Elkar
2008 Markel gelazikin | Elkar

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2006 Ezkatak | Susa

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta