Idazleak - Laura Mintegi Lakarra - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Laura Mintegi Lakarra

Lizarra, 1955.

Lizarran (Nafarroa) jaioa, 1955eko urriaren 26an, egun Algortan bizi da, Bizkaian.

Historian lizentziatua eta Psikologian doktoratua, 1981etik Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Euskal PEN Klubeko lehendakaria ere bada 2004ean bersortu zenez geroztik.

1983an argitaratu zuen lehen liburua, narrazio laburrak (Ilusioaren ordaina), eta horren ostean bost nobela argitaratu ditut: Bai... baina ez (1986), Legez kanpo (1991), Nerea eta biok (1994), Sisifo maite minez (2001) eta, oraingoz azkena, Ecce homo (2006). Horietariko batzuk gaztelaniaz eta ingelesez ere argitaratu dira: Sísifo enamorado (2003) eta Nerea and I (2005). Ecce homo gaztelaniaz eta brailleraz argitaratu da.

Horretaz aparte ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, bai ahozkoetan (Bizkaia Irratia, Egin Irratia, Bilboko Hiria Irrratia, Euskalerria Irratia eta Euskadi Irratia) bai eta idatzizkoetan ere (Anaitasuna, Argia, Susa, Ttu-ttuá, Egin, Egunkaria, Gara, Berria, Jakin, Hegats eta beste).

 

BIBLIOGRAFIA

1983 Satorzuloa | in "Donostiako Hiria II". Haranburu-Altuna
1983 Paris edo | in "Bigarren Ipuin Lehiaketa". Santurtziko Udala
1983 Ilusioaren ordaina | Erein
1985 Teresa | in "Aurten ere diferente izanen da". Susa
1986 La Topera | in "Antología de la narrativa vasca actual". Edicions del Mall

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2001 Sisifo maite minez | Txalaparta

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta