Laura Mintegi Lakarra

Laura Mintegi Lakarra

Lizarra, 1955.

Lizarran (Nafarroa) jaioa, 1955eko urriaren 26an, egun Algortan bizi da, Bizkaian.

Historian lizentziatua eta Psikologian doktoratua, 1981etik Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Euskal PEN Klubeko lehendakaria ere bada 2004ean bersortu zenez geroztik.

1983an argitaratu zuen lehen liburua, narrazio laburrak (Ilusioaren ordaina), eta horren ostean bost nobela argitaratu ditut: Bai... baina ez (1986), Legez kanpo (1991), Nerea eta biok (1994), Sisifo maite minez (2001) eta, oraingoz azkena, Ecce homo (2006). Horietariko batzuk gaztelaniaz eta ingelesez ere argitaratu dira: Sísifo enamorado (2003) eta Nerea and I (2005). Ecce homo gaztelaniaz eta brailleraz argitaratu da.

Horretaz aparte ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, bai ahozkoetan (Bizkaia Irratia, Egin Irratia, Bilboko Hiria Irrratia, Euskalerria Irratia eta Euskadi Irratia) bai eta idatzizkoetan ere (Anaitasuna, Argia, Susa, Ttu-ttuá, Egin, Egunkaria, Gara, Berria, Jakin, Hegats eta beste).

 

Atzera