Koldo Ameztoi

Koldo Ameztoi Sormen-lanak

1983an hasi zen ipuin kondalaritzan, profesional bidean. Urte berean, ibilaldia artistiko batekin, zortzi herritan zehar aritu zen. Biarnotik euskal kostaldera, zazpi asto eta hainbat kantari, musikari, margolari, olerkari eta argazkilariekin. Ikuskizunaren izena Herrialka Txiki Taka zen. Komunikabide desberdinetan ere aritua da, F3 Aquitaine TV telebistan (euskarazko emankizun batzuetan ekoizle eta tartekako kolaboratzaile) eta Radio France Pays Basque irratian kolaboratzaile moduan, astero, euskarazko ipuin eta kronika egile. Antzerki zuzendari bezala aritu da Nun banka, han kalaka eta Menditarrak obretan hain zuzen ere. Ipuina eta musika oso loturik egon dira Koldoren ikuskizunetan. Asko dira, musika, kantua, olerkiak, lotura zuzena izan duten ikuskizunak: Hiru uhinak (Beñat Achiary kantaria Mikel Anjel Lertxundi eskultore eta ezenografoarekin batera, 1991), Apanize (Pascal Gaigne musikariarekin, 1994), Manex Erdozaintzi Etxart gogoan (olerkariari omenez, 1994), Atahualpa Yupanqui (olerkari-kantariari omenaldian, 11 kantari eta musikari euskal herrikoak eta latinoak, 1994), Bilintx (itsas munduaz ikuskizuna, Pascal Gaigne musikariarekin, 1997-2000), Maribil (ipuin eta kantu ikuskizuna Maddi Oihenart-ekin, 2000), Dragoiaren ametsa eta Haritza - zuhaitzaren ibilaldi luzea (bi sorkuntza kolektibo, Euskal Herri, Korsika eta Katalandar kondalari, hainbat kantari eta musikarekin, 2001-2002), Marimarea, bi munduen kronika ttikia (Peio Zabalette konpositorearekin lantua, (2003). Hitza Pitz, Hazparne eta inguruetako ipuin festibalaren sortzailea eta aholkularia izan da 1989-1993 urteen bitartean. Ez da hau izan, aholkulari bezala aritu den aldi bakarra. 1996-1998 urteetan ere, Hitzemena-ko (Biarritzeko ipuin festibala) aholkulari ere izan da. Ipuina eta musika, ipuina eta kirola, ipuina eta dantza... hainbat alor desberdinetako artistekin lanean aritu da: Euskal indarrak - les foces basques (Euskal joko herrikoiak, kantu, musika eta dantza ikuskizunean kondalari-gidaria, 1997), Kond'harian (Juan Antonio Urbeltz koreografoarekin, 60 dantzari herrikoi eta garaikide eta 10 musikarirekin, 1998-2000), Zaldi xurito (zazpi etxebizitza, eraikitzaile bat, bi arkitektu, margolari bat eta kondalaria, orotara, kondaira berri bat, Ziburuko auzo batentzat asmatua, 1998). Baina ipuina bakarrik landutako ikuskizunak ere ugariak dira. 1984-1991 urteetan hainbat ipuin ikuskizun agertu eta eskaini ditu, haur eta publiko helduari, Euskal Herrian zehar. Hauetaz aparte, estreinatutako ikuskizunak ere baditu: Ibartxola (1992), Urdinola (1996), Makilargi (1998), Harriola Marriola (2001), In Vino Fabula (2009).

Bibibilketa: Luma Beltza ikuzkizuna da aurkeztu duen azkeneko ikuskizuna.