Kirmen Uribe

Kirmen Uribe

Ondarroa, 1970

Euskarazko letren ahots indartsuenetakoa dugu gaur egun, hala Euskal Herrian bertan nola nazioartean. Bar Puerto ikuskarian (2000) eta Bitartean heldu eskutik (2001) poema liburuan zimentatu zuen bere ibilia, eta Bilbao-New York-Bilbao (2008) nobelak —Espainiako Narratiba saria—, idazleak hamar urte lehenago hasitako literatur bidea berretsi zuen. Literaturaren alde batzuk eta besteak landu ditu, poesia nahiz saiakera, nobela eta itzulpenak, zuzeneko emanaldiak nahiz proiektu multimediak. Portukoplak (2006), Mussche (2012), Elkarrekin esnatzeko ordua (2016), 17 segundo (2019) edota Izurdeen aurreko bizitza (2021) obrak ditugu ditugu idazlearen lanaren frogantza.

Argazkia: Richard Rothman

Atzera