Idazleak - Kepa Altonaga Sustatxa - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Kepa Altonaga Sustatxa

Loiu, 1958.

Haurtzaroko lehen urteak Txorierrin bizi izan eta gero, Bilbon kokatu zen. Biologian lizentziatu (1980) eta handik gutxira irakasle sartu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi Fakultatean.

Ordurako eginda zeuzkan lehen urratsak ikerketa-arloan bare-barraskiloen gorabeherak aztertuz: ikerketa-lagunekin batera hainbat lan eta proiektu burutu ditu Iberiar Penintsulako malakofaunaren banaketa eta taxonomiaren gainekoak, kongresu eta artikulu zientifikoetarako aitzakia izan direnak.

Lan horiei esker doktore-gradua lortu zuen 1988an. Ildo horretan, Eusko Legebiltzarrak Munibe Saria eman zion bere ikerketa-taldeari 1992an. Gazterik euskaltzaletu zen Caro Baroja irakurriz, eta 1978tik aurrera Udako Euskal Unibertsitateko kidea da, 1992-95 tartean zuzendaria izan zelarik.

1996. urtean C.A.F saria lortu zuen Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan lanari esker. Lan honetan, Joxe Miel Barandiaranen teoria non etnia euskalduna gaur egungo lurraldean garatu zitekeen jartzen du zalantzan. 1999. urtean berriro jaso zuen sari berbera, Armand David pandaren aita liburuari esker.

UZEI, Elhuyar eta Euskaltzaindiarekin kolaboratu izan du. Idazlan ugari plazaratu ditu, dibulgazioaren arloan batez ere.

2007an Etxepare, Aldudeko medikua (Euskaltzaindia) argitaratu du, aipatu liburuari esker, Kepa Altonagak 2003ko CAF-Elhuyar zientzia-dibulgaziorako saria irabazi zuen. Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskaltzaiondiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zuen dibulgazio lana.

2003an Euskaltzaindiako euskaltzain urgazle izendatu zuten. 2010ean Juan Zelaia saria jaso zuen Darwin gurean lanagatik. Naturalista ingelesak gurean izaniko eragina aztertu zuen Pamiela argitaletxeak argitara emandako liburuan.

BIBLIOGRAFIA

1998 Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan | Elhuyar
2001 Armand David, pandaren aita | Elhuyar
2005 Zoologia orokorra | Elhuyar
2007 Etxepare, Aldudeko medikua | Euskaltzaindia
2010 Darwin gurean | Pamiela

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta