Katixa Agirre Migueléz

Katixa Agirre Migueléz

Katixa Agirre (Gasteiz, 1981). Sua falta zaigu ipuin bildumarekin eman zion bultzada bere idazle lanari, 2007an. 2009an Habitat narrazio bilduma argitara eman zuen, Igartza bekaren laguntzaz. Haur eta gazte literaturan ere lan batzuk argitaratu ditu, esate baterako, Amaia Lapitz (2010, 2013, 2021) nobela sorta. 2015ean argitaratu zuen bere lehen eleberria, Atertu arte itxaron, Augustin Zubikarai bekaren laguntzaz. 111 Akademia saria eskuratzeaz gain, nobela hori hainbat hizkuntzatara itzuli zen. 2018an bere azken nobela argitaratu zuen, Amek ez dute, zortzi hizkuntzatara itzuli dena eta zinemara adaptatzen ari dena egun. Ikus-entzunezko komunikazio saileko irakaslea da EHUn.

 

 

 

Atzera