Karmele Jaio

Karmele Jaio

Gasteiz, 1970.

Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 1993-1994 ikasturtean eta ordutik kazetari lana bete du idatzizko hainbat komunikabideetan (Egunkaria eta Garan, besteak beste) eta komunikazio arduradun lanetan ibili da zenbait komunikazio bulegoetan (Euskalgintza Elkarlanean Fundazioan eta Emakunden). Zenbait aldizkari eta egunkarietan argitaratzen ditu noizbehinka zutabeak, Diario de Noticias de Alava eta Deia<7i>n, besteak beste.

2004. urtean argitaratu zuen bakarkako lehen liburua, Hamabost zauri ipuin bilduma (Elkar), eta urte berean irabazi zuen Igartza Sariaren VII. deialdia Amaren eskuak nobelaren proiektuarekin. Izenburu bereko nobela 2006an argitaratu zuen (Elkar). Aipatu eleberriak hainbat sari jaso ditu: 2006ko Zilarrezko Euskadi Saria, 2006ko Zazpi Kale saria eta 2006ko Beterriko Liburua.



 

Atzera