Idazleak - Karmele Igartua Bengoa - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Karmele Igartua Bengoa

Aretxabaleta, 1959-2010.

Irakaslea da Aretxabaletako Kurtzebarri Eskolan.

Eskolan hasi zen antzerki lanak sortzen, eta 2000. urtetik hona hiru obra sortu ditu, ikasleek taularatzeko pentsatuak. Horietako bat, Iruzurra, irakasle talde batek ere taularatu zuen.

Mariasun Landaren narrazio lan bat antzerkirako egokitu du.

Horrekin batera, izan dira prosazko lanak ere orain arteko ibilbidean, Mugalari edo Administrazioa Euskaraz argitaratu ditu bere idazlanak. Honez gain, zenbait euskal idazleren obren iruzkinak L.Luma berrien eleak aldizkarian argitaratu ditu. Baina, denarekin, azken urteetan, gehien irakurri eta idatzi duen generoa poesia izan da, L.Luma berrien eleak argitaratutakoak hauek ere.

Bide horretan Marina Tsvietaieva, idazle eta poeta errusiarraren 12 gutun itzuli ditu, Wilnoko gutunak, hain zuzen ere.

Idazle Eskolaren beka irabazi zuen narrazio sailean.

Informazio gehiago aurki daiteke web orrialde honetan: Idazten.com

BIBLIOGRAFIA

2006 Gutuna | Mugalari, GARA.
2006 Gaur arte | Idazle Eskolaren Beka
2007 Liburuetan | Mugalari, GARA.
2007 Agur | Administrazioa euskaraz
2009 Denbora enaren hegaletan | Pamiela

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2009-11-11 Heldua, eta neurtua | Berria
2009-12-20 Poesiaren hausnarra | Berria

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta